XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kopla hauetariko lehenengoaren beste bariante batek honela zioen Gipuzkoan: .

Bertsolandia. Bilboko kopla zaharrak

Oraingo kopla hauek Azkuek Geldotan batuak direla dio.

Geldoak hori Zamudioko auzune bat da itsas aldera dagoen mendi bizkarraren maldan.

Errepublikako Prieto famatua auzune honetako baserri batean ezkutaturik eduki omen zuten.

Lehenengo Derioko kanposantuan, gero handik goragoko baserri batean eta azkenean Geldotako etxe horretan.

Hemendik egunsenti batez, gordeleku arriskutsua zela ikustean, Prietok Bilboko autorik onena ekar erazi eta mugara jo omen zuen, apaiz jantzita.

Halaxe pasatu omen zen Frantziara, eta han zegoela, Errepublika nagusitu eta Prieto ministro.

Geldotako baserri hartaz oroitu omen zen, bai eta etxeko gizonari Madrilera deitu ere.

Geldotarra joan zen eta Prietok esan zion gogoan zedukala egin zion mesedea hainbeste denborataran ezkututaturik edukitzeaz.

Horregatik eska zezala nahi zuena, pozik egingo ziola-eta.

Geldotarra itzultzean, hauxe eta hauxe esan zidak kontatu zuen eta orduan auzoko batzuek: - Zergatik ez diogu kaminoa egiteko eskatzen?

Esan eta izan.

Halaxe egina izan omen zen Geldotarako bidea.

Ez da denbora askorik kondaira hau entzun dudana eta barka hemen kontatzea.

Kopla zaharretara jorik, hauexek dira geldotar batek Azkueri kantatuak:

Geldotarraren kopla sortak oso aintzinako usaina dauka.

Diruak (ziriak eta maraiak) ez dira atzo goizekoak Seigarren koplan agertzen den ulerearen hori ere (ulearen) zaharra nahitaez, kantuan deformatua ez bada.

Baina batez ere badirudi, kopla hauek sortu ziren garaian, euskaldunak edozein herritako plazan bezalako naturaltasunez mugitzen bait dira Askako kalean eta Bilbo zaharrean.

Gero kopla luzeak eta laburrak nahasturik daude.

Lehenengoa, bigarrena eta zazpigarrena laburrak edo kopla txikiak dira, besteak berriz haundiak.

Hirugarrena hiru puntukoa eta laugarrena ere baliteke jatorriz hala izatea.

Nahastea, beraz.

Erromerietan kantatzekoak zirenez gero, jendeak logika haundirik gabe kantatzen, ikasten eta nahastatzen zituen, dantzatzea bait zen nagusi.

Azkenengo koplak lirika tradizionaleko aire hunkigarri guztia dauka.

Lirioak edertasun garbia adierazten du eta madariak erotismoa.